XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irabiagailu elektrikoan erabiltzen da, besteak beste.

Bi elementu irabiatzaile ditu, alderantzizko norantzan biratzen direnak; izan ere, engranaje amaigabe batek higitzen ditu batera bi koroak.

5. Engranaje amaigabea eta kremailera

Amaigabeak kremailera gainean biratzen du eta aurrerantz edo atzerantz eragiten dio.

Giltza zabalgarri edo ingelesak amaigabe-kremailera mekanismoa erabiltzen du.

Aipa itzazu tresna bat eraikitzean poleak edo engranajeak erabiltzearen abantailak eta desabantailak.

Osa ezazu ondorengo koadro hau, eta kalkulatu abiadura-erlazioa (Rv) eta eragileak minutuko 1000 bira egiten ditueneko abiadura:

TRENA; E. ERAGILEA; E. HARTZAILEA; ABIADURA-ERLAZIOA (Rv); ABIADURA; BIRAREN NORANTZA; Erag.; Hartz.; Poleak; Engranajeak; Engranajeak

Zer desplazamendu egiten du kremailera batean eta zein norantzatan, pinoiak erlojuen orratzen norantzan bira bat ematen badu? zein eraldakuntza lortzen da?

Zein norantzatan biratzen da koroa?

Higidura horizontal bat bertikal bihurtu nahi izango bazenu, zer motatako engranajeak lotuko zenituzke? Zergatik?

Azter ezazu eskuin aldeko marrazkia.

Zer motatako eragina jasoko du pisuak?

Zein norantzatan higitzen da engranajea?